XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, irudikapen sozialen dinamikaren analisian oinarrituta dauden irudikapen sozialaren emaitza deskriptiboak aurkeztea erraztu zigun, honela, identitate eta irudikapen sozialaren arteko erlazioa hobeto sakontzen lagunduz.

Bestalde, aldagaien manipulaketak, zenbait prozesu soziokognitiboen funtzionamendua ezagutzen lagundu zigun, prozesu hauek identitate sozialaren salientzia eta gurekin gatazkan dagoen subjektu edo taldearen ebaluaketa tartekatzen dituzte.

Lan hau amaitzeko, azpimarratu nahi dugu talde ezberdinen irudikapen sozialetan irudikapen hauek betetzen dituzten funtzioak isladatu direla: hain zuzen ere, menperatutako taldeen kasuan, irudikapen sozialak identitatearen defentsa eta egoera aldatzeko ekintzak justifikatzeko funtzioa bete dute.

Talde menperatzaileen kasuan, berriz, bere posizioa justifikatzeko funtzioa bete dute, honekin batera talde menperatuekiko portaera errepresiboak nolabait justifikatuz (Echebarria et. al, 1994).

Bestalde, aipatu behar da talde menperatzaileekiko partaidetzak, subjektuen bakearen definizioa nozio tradizionaletan oinarritzea inplikatu duela, nozio hauen arabera, ez legoke egitura mailako aldaketaren beharrik.

Talde menperatuentzat, berriz, helburua aldaketa bat izanik, bake kontzepzioa dimentsio positibo zein negatiboak barneratzen dituzten joera berrietan oinarritzen da.